Dil ID: 7
Dil Adı: french
Dil Kodu: fr1tayfun Produits de la Marque Asko
Dünyanın En Büyük
Elektronik Bilgi Kütüphanesi



2012-02-06 | ASTELEHENA | GOIENA
6
ELURRA DEBAGOIENEAN
Autoari bultzaka Arantzazun, gidari bati balaztak izoztu ostean. | JOSETXO ARANTZABAL
AMAIA TXINTXURRETA | DEBAGOIENA
Elurrak izan du ondorioren bat
edo beste gurean: autoren batzuk
ezin mugituta gelditu dira eta
parke batzuk itxita egon dira
oinezkoendako. Hala ere, astebu-
ruan gure bailarako errepideetan
ez da aparteko arazorik izan elu-
rraren ondorioz. Halaxe adiera-
zi digute Ertzaintzatik.
Mendateei dagokienez, guztiak
egon dira zabalik Kurtzetakoa
izan ezik; Aramaio eta Legutio
arteko errepidea itxita egon da
kamioi eta ibilgailu artikulatuen-
tzat. Autoentzat, bestalde, ireki-
ta egon da, kontu handiz gidatzea
gomendatzen zuten arren.
Mendira ez joateko gomendioa
Euskal Mendi Federazioak men-
dira ez joateko gomendioa egin
zuen asteburuan eguraldi txarra
zela-eta. Askok baina, muzin egin
zioten gomendio horri eta gogo-
tsu hartu zuten elurra men-
dian.
Autobusik ez Arantzazurako
Pesak bertan behera utzi zuen
Oñati eta Arantzazu arteko dome-
kako autobus zerbitzua.
Bati baino gehiagori egin die kale autoak,
baina errepideetan ez da arazo larririk izan
Espero zena baino elur gutxiago egin du asteburuan, eta ez da aparteko
arazorik sortu gure bailarako errepide eta mendateetan
URKO CASADO
ASTIGARRAGA
JOXE MENDIOLA
OÑATI
TATIANA MAECHA, UXUE SANZ, MICHELE RAJADO, ELENE SASIETA
BERGARA
"Gorlara etorri gara lerarekin elurretan jolastera. Zapatu goiza elurretan
pasa nahi genuen eta gurasoek ekarri gaituzte autoan. Argazki kamera
ere ekarri dugu elurretan argazki politak ateratzeko. Egia esan, hotz
handia egiten du baina pozik gabiltza. Hala ere, etxera joaten garenean
gustura hartuko dugu hango berotasuna".
"Elurretara etorri gara eskiatzera
eta Butreaitzera igo gara; jende
asko zebilen eta goian hotz egiten
zuen. Orain pintxo bat jatera
joango gara Oñati aldera".
"Butreaitz aldean egon naiz, gero
Artzanbururantz joan naiz eta
gustura jaitsi naiz. Hotz egiten du,
baina elurra dagoenez aprobetxatu
egin behar da".
NIEVES MARTIN
BILBO
"Oñatiko Santa Marinako
merkatura zapatuetan etortzen
garen dendarietatik sei bakarrik
etorri gara eguraldiagatik. Ez dabil
jendea asko erosten".
JAIONE UGARTE
OÑATI
ANDER ARMENTEROS
URRETXU
UNAI ETA IKER ALONSO, AIMAR RIOS, ANDER GONZALEZ
ARRASATE
"Udalara etorri gara elurretan jolastera. Horretarako, lera eta plastikoa
ekarri ditugu eta denbora askoan jolasteko asmoarekin gatoz. Momentuz,
oso gustura gabiltza. Elurra asko gustatzen zaigu gainera eta hemen
ibiliko gara gora eta behera, dagoenean aprobetxatu behar! Bihar ere
elurra baldin badago, etorriko gara".
"Elurra asko gustatzen zait eta
gogoz hartu dut. Dezente egin du
gainera eta argazkiak ateratzen
nabil hemen egon zen nire
Kolonbiako lagun bati bidaltzeko".
"Eski zeharkaldia egin dut
Butreaitzen; elurra ez dago
soberan, baina tira. Piriniotan ibili
gara orain arte baina ilusioa egiten
du herrian elurra egiteak".
AITZOL ARREGI
OÑATI
"Eski estazioa ematen du
Butreaitzek! Jaisteko primeran
dago azkeneko zati bat kenduta,
hori oinez egin behar da harri asko
daudelako".
Elur mailak eta tenperaturak gora
URBIA
Elurra 30 zentimetrotara iritsi zen, baina domekan behera
egin zuen euriaren ondorioz.
Normalean gurean praktikatu ezin diren kirolak egiteko
aukera izan da asteburuan gure mendietan eta, hala Urbian
jende ugari ibili da eskiak eta raketak jantzita.
Zero azpitik hamar gradu; horixe asteko tenperaturarik
baxuena Urbian. Zapatuan ere hotz egin zuen, -7 gradu izan
zituzten. Domekan, berriz, gora egin zuen tenperaturak eta
mugan gelditu zen (O gradu).
GORLA
Bost zentimetro hartu zituen elurrak Gorlako gainean eta
jende ugari ibili zen zapatuan lera eta plastikoekin maldetan
gora eta behera.
Domekan eginiko euriak tenperaturaren gorakada ekarri
zuen eta ondorioz, elurra urtu egin zen.
Atzo, domeka, termometroak sei gradu markatzen zituen
eta zapatuan, ostera, zero.
UDALA
Eguenean izan zen elur gehien, 20 zentimetro inguru.
Astebururako bost zentimetro besterik ez ziren geratzen;
hala ere, haur zein heldu, gustura ibili ziren jolasean.
Domekan euria eta haizea izan ziren eta horrelako eguraldiaz
inor gutxi ibili zen. Gainera, elurra ere ordurako urtuta
zegoen.
Zeropeko tenperaturak izan ziren eguen eta egubakoitzean;
zero azpitik hiru eta bat, hurrenez hurren. Zapatuan, berriz,
termometroak zertxobait gora egin eta gradu bat eta bi
artean ibili zen. Domekan, ostera, 4,5 gradu.
URKULU
Zapatu goizean elurra izan zuten, baina domeka goizean
euriak hartu zion lekukoa.
Egubakoitza izan zen egunik hotzena -3 gradurekin.
Domeka, berriz, epelena 5 gradurekin.
Bertaratutakoek hamar zentimetroko elur geruzaz gozatu
ahal izan zuten.
ARANTZAZU
Joan zen astean zero azpiko bost graduko tenperaturak izan
ziren Arantzazun eta domekan igotzen hasi ziren; zero
gradoak gainditu eta lau gradura igo zen termometroa.
Elurra sei eta zortzi zentimetro inguruan ibili da.
Domekarako pare bat zentimetrora jaitsi zen.
Jende ugari ibili da; gaztetxoak lerarekin jolasean eta
mendizale eta eskiatzaileak mendian.
ELGETA
Elur asko zegoen iragarrita zapaturako eta Udalak hartuta
zituen prebentziorako neurriak. Hala ere, esperotakoa baino
gutxiago egin zuen.
Zapatuan eginiko elur gehiena, baina, domekan urtu egin
zen, euriaren ondorioz.
Hotz, kalean oinez ibiltzeko hotz egin du; asteburuan zero
eta gradu bat bitartean ibili da termometroa.
ARAMAIO
Zapatuan elur mailak bi-hiru zentimetro egin zuen gora
Aramaioko Gantzaga auzoan.
Domekan, berriz, euria izan zen protagonista eta ia elur
guztia urtu zuen.
Ikaragarrizko hotza eta haize bortitza izan ziren nagusi
atzoko egunez.
"Eurirako joera
izango du
datozen
hiruzpalau
egunetan"
Datozen egunotan eguraldiak
zein norabidetan jarraituko
duen galdetu diogu Pello
Zabalari.
Asteburuan elur gehiago
egitea espero zen, ezta?
Bai, hori alde batetik eta, bes-
tetik, iragarrita zegoen aste
honetarako izugarrizko hotza
etorriko zela berriro Europatik.
Mapa askok hori markatzen
dute, beste batzuek diote
itsasotik euria etorriko dela.
Nik uste euritarako joera izan-
go duela datozen hiruzpalau
egunetan, izan ere, itsasoko
haizea sartzen ari da. Hala ere,
ez dago ziur esaterik gure
inguruan dabilen antizikloiak
ez daukalako tokirik.
Zein tenperatura izango
dugu datozen egunotan?
Datozen hiruzpalau egunetan
itsasotik datorren haize horre-
kin, espero da tenperatura
baxuenek pixka bat gora egi-
tea. Baxuenak gradu bat eta
bi gradu positiboren inguruan
ibiliko dira. Espero da lehe-
nengo egunak euritsuak izan-
go direla, hiruzpalau egun, eta
orain arte izan dugun tenpe-
raturarekin alderatuta epel-
txoagoekin; bi eta zortzi gra-
duren artean ibiliko garela
ematen du. Ez dago ziurta-
tzerik, baina nik uste dagoe-
neko negu honek eman dizki-
gula momenturik latzenak.
PELLO ZABALA
EGURALDIAN ADITUA
GOIENA
"Negu honek eman
ditu dagoeneko
momentu latzenak"
Izeba-ilobek plastiko gainean jolastu zuten Udalan. | I.G.
Anai-arrebak pozik lera gainean, Murun. | A.T. Gorlako maldak jendez bete ziren zapatu arratsaldean elurraz disfrutatzeko. | J.A. Kurtzeta zabalik domekan, nahiz eta itxita ere egon zen. | J.A.
Oñatiko Antia jauregiaren ondoko parkea oinezkoendako itxita. | I.G.Eskiatzailea Butreaitzerako bidean. | BENITO CANTERO
Urbiara bidean dagoen iturria, izoztuta. | GOIATZ ARANA