Dil ID: 7
Dil Adı: french
Dil Kodu: fr1tayfun Produits de la Marque Asko
Dünyanın En Büyük
Elektronik Bilgi Kütüphanesi



2012-02-06 | ASTELEHENA | GOIENA
4
ELURRA DEBAGOIENEAN
Lagun koadrila Oñatiko hilerri ondoko zelaian plastiko eta lerekin. | AMAIA TXINTXURRETA
AMAIA TXINTXURRETA | DEBAGOIENA
Eguenean hasi ziren aurtengo
neguko lehen elur malutak eror-
tzen eta asteburuan inguruko
mendi eta zelaiak zurituta zeuden.
Ondorioz, herritarrek jai egunak
elurrarekin disfrutatzeko apro-
betxatu dituzte.
Tenperatura baxuei eta egu-
raldi txarrari aurre eginez, mugi-
mendua izan da inguruko mendi
eta berdeguneetan. Etxeko txi-
kienak eta nagusiagoak euren
beroki, eskularru, txano eta bufan-
dak hartuta, elurraz gozatzera
irten dira.
Ume eta gazteak pozik
Ume eta gaztetxoak hainbat toki-
tan ikusi ditugu jolasean. Txi-
kienak euren gurasoen laguntza-
rekin elurretako panpinak egiten
ikusi ditugu, osagarri eta guzti
zeuzkaten gainera; botoiak begie-
tan jartzeko, makila bastoi beza-
la ipintzeko, edota lorontziak
txano bezala jartzeko erabili
dituenik ere izan da astebu-
ruan.
Gaztetxoek ere disfrutatu dute
elurraz. Batzuk elur pilotak egin
eta talde bat beste baten aurka
aritu dira jolasean euren artean
indarrak neurtzen, betiere umo-
re onean eta ondo pasatzeko
asmoarekin. Beste batzuk, trineoa
edo lera eskuan hartuta aldapak
igotzen ikusi ditugu, ondoren
jaisteko. Lerak ez zeuzkatenak
bestelako pala moduko batzuk
ere bazituzten bereziki elurretan
ibiltzeko prestatutakoak. Horre-
lakorik ez zutenek, betidanik
egin izan den bezala, plastikozko
poltsak hartu eta euren moduan
gozatu dute gora eta behera.
Ausartagoak izan diren beste
gazte batzuk ere ibili dira han
eta hemen euren snow-board tau-
larekin inguruko mendi edota
aldapak jaisten.
Guztiek jaso dute ipurdikoren
bat edo beste, baina oraingoan
ez dira kexatu, elurra ez dugula-
ko sarri izaten hain behean, eta
pozik ibili dira jolasean.
Eskiatzaileak Butreaitzen
Ganbaratik edo garajetik eskiak
ateratzeko zain zeuden beste asko
eta asteburu honetan bai, aste-
buru honetan, inguruan eskiatu
ahal izan dute azkenean.
Arantzazu aldean esaterako,
debagoiendar ugari ikusi ditugu
egunotan eskiak aldean zituztela.
Inguruetako herrietako jendea
ere etorri da gurera elurretan
ibiltzera; Urretxu, Donostia eta
Astigarragako gazteekin izan
gara, besteak beste. Gehienek
Butreaitz aldera egin dute eta
kontatu digute bertan jende dexen-
te zebilela eta gustura ibili dire-
la hemengo parajeetan.
Hala ere, une batzuetan hai-
zeak gogor jo du asteburuan eta
hori ez da ona izan eskiatzaileen-
dako ez eta mendira joan den
jendearendako ere; eguraldiak
ez du asko lagundu. Euskal Men-
di Federazioak gomendatu zuen
asteburu osoan mendira ez joatea,
eguraldi txarragatik. Hala ere,
askok muzin egin zioten horri
eta inguruko mendietan gustura
ibili dira.
Gorlan eta Udalan ere jendea
Bergarako Gorlan eta Arrasate-
ko Udalan ere izan da jendea
asteburuan elurraz gozatzen.
Familia guztia autoan sartu eta
elurrez inguratutako berdegu-
neetara joan dira. Han hainbat
modutara jolas egin dute: elur
pilotekin, lerekin, plastikoarekin...
Eta hoztutakoan eta gosea egin-
dakoan, autoan sartu berriro,
berogailua topera jarri eta etxe-
ra joan dira salda beroa edan eta
atseden hartzera.
Debagoiendarrek pozik hartu dute neguko lehen
elurtea; gaztetxoak gustura ibili dira elurrarekin
jolasean eta eskiatzaileek mendiaz gozatu dute
Elurrarekin
gozatu dute
etxeko txiki eta
handienek
Arantzazun bi eskiatzaile mendirako bidean. | JOSETXO ARANTZABAL
Eskuak hoztu arte, elur panpinak egiten Oñatiko hilerri ondoko zelaian. | A.T.
Primeran pasatuz, urteko lehen elurtean Arantzazun. | A.T.
Bi neskatila plastikozko poltsarekin Gorlan maldatik behera. | J.A.
Elur pilotak argazkilariari botatzeko prest mutikoak Udalan. | IRATI GOITIA
Leintz Gatzagako mutikoek ez dute beldurrik. | JOKIN BEREZIARTUAFamiliako txikitxoenak lehen aldiz zapaldu zuen elurra Arantzazun. | A.T.
Bergarako hiru mutiko Gorlan lera eta snow-board-eko taularekin. | A.T.
Elurretan ere lanean. | J.A.
Aita-alabak elurretan. | A.T.
Eskiatzaileak menditik iritsi berri. | J.A.Eguraldi txarra izan da mendian. | IKER LASKURAIN