
GOIENA | 2012-02-06 | ASTELEHENA
3
ASTEKO GAIA
2012
otsailak 11
ARRASATEKOBASERRIKO
PRODUKTUENAZOKA
09:00-14:00 Seber Altube Plaza
Antolatzailea: Laguntzailea:
martxoak 17
apirilak 21
maiatzak 19
ekainak 16
uztailak 21
irailak 15
urriak 20
azaroak 17
LEIRE KORTABARRIA | ARRASATE
Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban,
2009an, 4.811 dibortzio eskaera
formalizatu ziren, 2008an baino
382 gutxiago. Dibortzio kopurua
txikitu egin da, baina handitu,
seme-alabak bi gurasoen artean
zaintzeko eskaerena: kasuen %8tik
%9ra pasatu zen. Hau da: 430 bat
banandutako bikotek aukeratu
zuten seme-alabak bien artean
zaintzea, biek baldintza beretan.
Kopuru hori handiago izan
dadin legea aldatzea nahi dute
Euskadiko guraso bananduen
elkarteek. Horretarako sinadurak
batzen dabil Kidetza federazioa,
eta horretan ibili da Debagoienean
Agipase, Gipuzkoako Guraso
Bananduen Elkartea. Legebiltza-
rrean lege-proposamen izateko
testua aurkeztu nahi dute. Lege-
biltzarrak testua eztabaida dezan,
30.000 sinadura behar dira, eta
dagoeneko batu dituzte horren-
beste, baina beste 15.000 nahi
dituzte.
Zaintza konpartitua lege-egoe-
ra bat da, non bikotea banandu
egiten denean, bi gurasoek adin-
gabeko seme-alaben legezko zain-
tza baldintza berdinetan eta esku-
bide berberekin egiten duten.
Horren aurkakoa guraso baka-
rraren zaintza da: umeen zaintza
gurasoetako bati bakarrik ematen
zaio –kasu gehienetan, amari–,
eta besteak bisita-eskubidea eta
elikadura-ordainketa egin beharra
jasotzen ditu.
Bi gurasoekin egoteko
EAEn, Espainiako 2005eko Dibor-
tzioaren Legea jarraituz, eredu
hori aplikatzen da, bi gurasoek
zaintza konpartitua aplikatzeko
eskatzen dutenean salbu. Kidetza
federazioak eskatzen du zaintza
konpartitua izan dadila legez ezar-
tzen den zaintza eredua. Argu-
mentu nagusia hauxe da: bi gura-
soekin egotea seme-alaben esku-
bidea dela, eta seme-alabon
eskubideak izan behar direla
lehentasuna. Goiena Magazinea
-n izan ziren Agipaseko gizarte
laguntzaile Oihana Urrutia eta
psikologo Itziar Alkorta, eta Agi-
paseren ikuspuntua azaldu zuten:
"Orain arte umeak bi gurasoak
izan baditu, zergatik galdu behar
du bat?", esaten dute. "Dibortzioa
ez da arazoa; arazoa horren aurre-
tik zegoen, eta dibortzioa kon-
ponbide bat da", gaineratzen dute.
Horrela, zaintza konpartitua bes-
te konponbide bat gisa proposa-
tzen dute banandutako gurasoen
elkarteok.
Galera ekonomikoa
Umeen sufrimendua ez da ondo-
rio txar bakarra izaten; dibor-
tzioak izan ditzakeen ondorio
negatiboak areagotu egiten dira
zaintzaren kontuarengatik, esaten
du Agipasek.
Hala, bietako bat –gizonezkoa,
gehienetan– bikotearen etxetik
joan egin behar da, horrek daka-
rren diru-ondorioekin; bestetik,
emazte ohiari seme-alaben elika-
dura-pentsioa eman behar dio.
Horrez gain, seme-alabak epaileak
ezarritako erregimenean bakarrik
ikus ditzake. Horregatik, Agipa-
seren bigarren eskaera hauxe da:
legeak jaso dezala alokairu erre-
gimen bat ere, etxebizitzatik
joateko behartuta dagoenari –nor-
malean, gizonari– babes ofiziale-
ko etxebizitza errentan hartzeko
aukera emateko.
Horri gehitu behar zaio aiten
sufrimendu psikologikoa seme
-alabenganako harreman txikia
izateagatik: "Aitaren rola ezin
dute garatu, astean bizpahiru
arratsalde eta bi aste bukaeratik
bat bakarrik pasa dezaketelako
seme-alabekin. Gainera, umeak
ere aita galtzeko beldur handia
izaten du eta aitak sufritu egiten
du hori ikustean", esaten du Itziar
Alkortak.
Helduondako ere ona
Zaintza konpartituak aldeko asko
ditu: besteak beste, Europako
Giza-Eskubideen Auzitegiak eta
Nazio Batuen Erakundeak dei
egiten dute zaintza konpartitua
legeztatzeko eta bultzatzeko, ber-
dintasuna eta umearen eskubideak
babesteko bide gisa. Euskadin,
Arartekoak ere zaintza konpar-
titua defendatu du.
Modalitate horren aldekoek
esaten dutenez, bi gurasoendako
da ona zaintza konpartitua: hala,
bi gurasoak guraso onak direla
jakinekotzat ematen da, eta bat
ere ez da zalantzan ipintzen; gura-
so biek denbora libre gehiago
dute, eta batek bakarrik ez du
hezkuntzaren zama osoa eraman
behar; seme-alaben gastuak bien
artean eroaten dituzte, eta alde-
koek azpimarratzen dute zaintza
konpartitzen duen guraso batek
ere ez duela bere erantzukizuna
alde batera utzi; eta samurragoa
da bi gurasoak elkarrekin ondo
konpontzea eta seme-alaben one-
rako akordioak lortzea.
Seme-alabei dagokienez, euren
eskubidea betetzeaz gain, autoes-
timu handiagoa izaten dute gura-
so batengandik borondatez kon-
tra urrunduta bizi direnek baino;
guraso bakoitzaren familian inte-
gratzen da umea, eta familia-ki-
de berriekin aberasten da bere
bizitza; komunikazio hobea dau-
ka guraso bakoitzarekin; umeak
ez du leialtasun-gatazkarik, ez
du sentitzen guraso bat aukera-
tu behar duenik; eta arazoak
akordioen bidez konpontzen ikas-
ten du.
Europan, salbuespena da
Espainiako legedia. Alemanian,
Frantzian eta Erresuma Batuan,
zaintza konpartitua hobesten da.
Baina, pixkana-pixkana, hala ez
den herrialdeetan ere gauzak
aldatzen doaz, jendarteak hala
eskatuta. Hego Euskal Herrian
ere, Nafarroak dagoeneko badau-
ka halako legea, hango legebil-
tzarrak 2010eko irailean horren
alde bozkatu ondoren. Dena dela,
lege hori ez dago polemika barik,
izan ere, legeak epailearen esku
uzten du azken erabakia, eta,
horretarako, gurasoak elkarrekin
ondo konpontzen diren "baloratu"
behar du. Anapase elkartearen
iritziz, horrek, praktikan, esan
nahi du "gurasoak zaintza kon-
partitzeko ados daudenean baka-
rrik aplikatuko dela".
Euskal Autonomia Erkidegoan
Espainiako legea aplikatzen da.
Baina Espainian ere badaude
beste salbuespen batzuk: Aragoi-
ko erkidegoa izan zen lehena, eta
hango legearen arabera, gurasoak
ez direnean ados ipintzen, epaileak
erabakitzen du, eta zaintza kon-
partitua hobesten du, seme-alaben
hobe beharrez.
Zaintza konpartituaren aldeko kanpaina da abian
Legebiltzarrera 45.000 sinadura eroan gura dituzte
Banandutako
gurasoen umeen
eskubideak,
lehentasuna
Sinadurak batzeko mahaia. | SERGIO PIQUER COSTEA
Maolo Rodriguez, sinadurak batzeko ekitaldian, Bergaran. | OIHANA ELORTZA
Maolo Rodriguez antzuolarraren esa-
netan, "umearen eskubidea da bi
gurasookin egotea".
Zergatik ikusten duzue beharrezkoa
legea aldatzea?
Dibortziatzerakoan, gizonen %97ak
ekonomia-galbidean geratzen dira,
eta kasu batzuetan seme-alabekin
harremanik izan gabe. Neu zazpigarren
urtez nabil Bergarako epaitegian, epai-
leari eta gizarteari ere, aita nahi duda-
la izan, eta arren eta mesedez eskatzen
aita izaten utz diezadatela. Gizonoi,
orokorrean, dirua atera besterik ez
digute egiten; eta umea ezin ikustea,
dena norbere aurka izatea… oso gogo-
rra da. Horregatik, oso garrantzitsua
da legea aldatzea eta, minimo batzuk
betetzen direnean, zaintza bioi ema-
tea. Izan ere, umearen eskubidea da
bi gurasookin egotea.
Zein da zure kasua?
Semeak urte bete zuenean banandu
ginen eta segituan okertu zen dena.
Orain, semeak 8 urte ditu eta dagoene-
ko gauza asko galdu ditut, berreskura-
tuko ez ditudan gauzak: adibidez, seku-
la ez naiz berarekin eskolara joan.
Behin, eskaera batekin joan nintzen
epaitegira, semea 19:30ean entrega-
tu behar nuelako; .eskatu nuen hori
luzatzea, udan hondartzan bagaude,
bueltan izateko, 17:30ean irten behar
ginelako, eta umearen jarduerak moz-
tu egin behar zirelako. Epaileak esan
zidan aste bukaerak zapatua eta dome-
ka duela, eta zapatuan egin nitzala
gauzak eta domekan umea buelta
nezala. Beste behin, skalari esan nion
diru gutxirekin bizi nintzela, eta hark
aurpegiratu zidan alokairuan bizi iza-
teko. Nik esan nion: eta gero, zubipe-
ra joango naiz? Eta isilik geratu zen.
Guraso asko ezagutzen dituzu kasu
horretan?
Biak, aitak eta amak ezagutzen ditut.
Ezagutzen ditudan kasuak nirearen
antzekoak dira: etxebizitza ordaintzen
egon eta emazte ohia beste batekin
bizi izaten; gainera, bi semeren man-
tenua ordaintzen… Bergaran, gura-
soengana bizi izatera joan behar izan
duten bi gizon ezagutzen ditut.
Ze proposatzen duzue zuek?
Guraso bakoitzak epaileari plan bat
aurkeztea, zelan eramango lukeen
aurrera zaintza norberak, eta beste
gurasoarendako zer proposatzen duen.
Epaileak bi planak aurrean izanda,
umearendako onena zein den eraba-
kiko luke, eta fiskalak ere zeresana
izango luke. Hau da, ez da gurasoon
esku geratuko.
Ze esan nahi diezu gurasoei?
Ez dudala ulertzen orain dagoen sis-
tema: emakumea emakume izatea-
gatik ama ona dela sinisten da, eta
gizona, gizon izateagatik, aita txarra
dela. Beste mezu bat behar dugu,
beste ikuspuntu batekin: berdintasu-
na leku guztietan ezarri behar dela,
baita aita eta ama izateko ere.
"Aita eta ama izateko berdintasuna
eskatzen dugu, besterik ez"
MAOLO RODRIGUEZ | AITA DIBORTZIATUA
Hainbat gako, begirada baten
PROPOSAMENA Kidetzaren
proposamena hauxe da: guraso
bakoitzak epaileari plan bat
aurkeztea, norberak zelako
zaintza planteatzen duen eta
beste gurasoarendako zer
proposatzen duen, eta epaileak
erabaki dezala.
AURREKARIAK EAEn
2005eko Dibortzioaren Legea
ezartzen da, Espainiakoa.
Nafarroan zaintza konpartitua
dute. Espainian ere badaude
zaintza konpartituaren aldeko
legeak Aragoin eta Katalunian.
EUROPAN Herrialde gehienek
zaintza konpartitua hobesten
dute guraso bakarrarenaren
gainetik: Erresuma Batuak,
Frantziak, Alemaniak…
ARAGOIN Zaintza
konpartituaren aldeko legea ez
da berbera leku guztietan.
Hala, Aragoiko legea "hitz
egiteko abiapuntu neutrua"
da, eta "berdintasun" arau bat
da. "Familia-harreman plan
bat adostea" gomendatzen du,
Aragoiko guraso elkarte baten
ordezkari Victor Salvadorren
hitzetan.
KATALUNIAN EAErako
proposatzen duten antzeko
formula jarraitzen da.
Bestalde, etxebizitza ematen
dio ahalmen ekonomiko
txikiena duenari.
IKERKETAK Hainbat
unibertsitate-ikerketaren
arabera, bi gurasoekin
elkarbizitza duten umeek
autoestimu hobea izaten dute
eta zoriontsuago hazten dira.
AGIPASE Donostian dute
egoitza; goizetan, Txara 1-en,
eta arratsaldeetan, Egian.
Telefonoak: 943 29 24 96 eta
666 55 81 97.
Arantxa Bergara gizarte laguntzailea
oso pozik dago ikusita zenbat sina-
dura batu dituzten Debagoienean.
Zaintza konpartituaren inguruko
kontsulta asko dituzue?
Bai. Jendea etortzen denean, oroko-
rrean, euren eskaera zaintza konpar-
titua izaten da. Guraso gazteak
izaten dira, jende gehiena oso gazte
dibortziatzen da-eta.
Kanpaina hau EAEn da, ezta?
Bai. Nafarroan, Aragoin eta Katalu-
nian, legea aldatuta daukate.
Sinadurekin zer egingo duzue?
Legebiltzarrera eramango ditugu. Horrela, behartzen
ditugu biltzera eta legea aldatzera. Izan ere, jendeak
eskatzen du aldaketa hori; lege popu-
larra da, zentzu horretan.
Alderdi politikoekin egon zarete?
Zer diote?
Orain arte, ia alderdi guztiak lege
berriaren alde daude; denak, PSOE
eta IU izan ezik. Horiek aurka dau-
dela esan dute.
Esan dizuete zergatik?
Eurek esaten dute Euskadiko jen-
dartea ez dagoela gertatuta horre-
tarako. Baina legea jendartearen
atzetik doa, eta hori ikusten ari gara
gure kanpainan: zaintza partekatua-
ren aldeko sinadura behar dugula
esaten diogunean, jendeak "baina
nolatan? Oraindik ez dago onartuta
ala?", esaten dizu.
Gustura zaudete sinadura kanpainak izan duen
harrerarekin?
Bai, oso pozik gaude. Jendeak esaten digu badela
gauzak aldatzeko garaia.
OIHANA ELORTZA
"Sinadura ematen digutenek esaten
digute badela gauzak aldatzeko garaia"
ARANTXA BERGARA | AGIPASEKO GIZARTE LAGUNTZAILEA