Dil ID: 7
Dil Adı: french
Dil Kodu: fr1tayfun Produits de la Marque Asko
Dünyanın En Büyük
Elektronik Bilgi Kütüphanesi



HARPIDETZA: ARETXABALETA 20550, E05 BASABE POLIGONOA | TEL.: 943 08 10 50 | [email protected]
2012-02-06
ASTELEHENEKOA
Euria barra-barra egingo du.
Elur-kota 800 m egongo da gero-
ra 1100 m ingurura igotzeko.
euskalmet.net
Max.
Min.
eguRaldia
Eraman dotoretasuna zure etxera
Zubillaga auzoa 1
OÑATI
Tel.: 943 71 63 22
Faxa: 943 78 15 51
Aritz Aranburu Oñatiar odoleko surari zarauztarra olatuen gainean, edo barruan, ikustea da ohikoena.
Cracks del surf programan ere aurkituko dugu laster irakasle lanetan. | TXOMIN MADINA
"Ozio eta azio honek emandako politena bidaiatzea da"
hamaRRekOa
MAKILA MAGIKOA BANEUKA...
"Jatekoa, mundu guztiarendako"
"Hasteko, Oñatin olatuak jarriko nituzke... Eta beste alde batetik,
bidaietan ikusi ditudan gauza guztiak ikusi ostean, mundu
guztiari jaten emango nioke. Leku liluragarrietan egon arren,
horietan ere denetarik ikusten duzu".
1. Eman iezaguzu inbidia apur bat.
Nondik nora ibili zinen 2011n?
Brasilen, Australian, Europan,
Hego Amerikan, Kalifornian,
Hawaiin... izan nintzen. Hainbeste
bidaiatzeak badu alde negatiborik,
baina gauza onek orekatzen dute;
ez gaude kexatzeko moduan!
2. Lehenengoz igoko naiz surf
taulara. Zein da aholku nagusia?
Ez etsitzea, hori da garrantzitsue-
na. Denetan bezala, hasieran kos-
ta egiten da, baina pazientziarekin
hartu eta gogoa jarrita, lehenago
edo geroago denok lortzen dugu
taula gainean tente jartzea.
3. Olatu baten barruan zaudenean,
zer pasatzen zaizu burutik?
Hori da gustatzen zaiguna, tuboa
egitea, eta lortzean denbora geratu
egiten dela dirudi. Horren bila
ibiltzen gara eta lortutakoan kon-
turatzen zara esfortzu guztiak
merezi izan duela; ahalik eta gehien
gozatzen duzu.
4. Beldurrak badu lekurik itsa-
soan?
Bai; nork bere mugak dauzka, eta
muga horiek gainditzen direnean
beti izaten dira susto txikiak. Bai-
na argi dago urrutira heltzeko,
mugak gainditzeko beti pasatu
behar direla ezusteko horiek.
5. Gauez ere surfeatu duzu.
Esperientzia ezberdina da. Argidun
taulekin ibili naiz eta kanpotik oso
polita ikusten da. Uretan jende
gutxiago dagoenez, gainera, olatu
gehiago dago bakoitzarentzat!
6. Surari izateak badu iraungi-
tze datarik?
Ahal den artean, ni beti surflari
izango naiz; hezurrek uzten badi-
date, behintzat, bai. Kirol hone-
tan sartzen bazara, ez da pasatzen
den moda bat izaten.
7. Laster irakasle lanetan ikusiko
zaitugu telebistan...
Oso esperientzia polita izan da.
Niretzako gauza berria izan da eta
ondo pasatu dut. Ez nengoen ohi-
tuta irakasle lanetara, eta, egia
esan, zorte handia izan dugu: sur-
flariak oso esker onekoak izan dira
eta feedback ona eman dute.
8. Afizio nagusia ofizio bihurtu
duzu. Ozio ez den beste aziorik?
Ofizio eta afizio honek eman didan
gauza politena bidaiatzea izan da:
kultura ezberdinak ezagutzea, jen-
de ezberdinarekin erlazionatzea.
Ikastolan gauza batzuk ikas dai-
tezke, baina bidaiatzeak beste
gauza batzuk irakasten ditu, ikas-
tolakoak bezain garrantzitsuak.
9. Elkarrizketa daiteke surari bat
lige kontuez galdetu barik?
Betiko topikoa da. Surfa edozeinek
egiten du; ligatzeko balio duenak
berdin ligatuko du surflaria izan
edo ez, eta alderantziz. Ez dut uste
abantaila denik.
10. Munduan zehar sarri; baina
Oñatin, azkenekoz, noiz?
Eguberri egunean; egun horretan,
behintzat, urtero joaten naiz. Nahi-
ko nuke sarriago joan, baina dudan
egutegi itxiarekin...
La Niñera telesailarekin egin zen
ezagun Drescher, baina urteak
pasatu dira arrakasta hartatik.
Akaso, garai bateko ospea berres-
kuratu nahian esango zituen
hitzok; ez dakiguna da haren
senar ohiari graziarik egin dioten
aktorearen adierazpenek.
"Estralurtarrek
abduzitu egin
ninduten... Baita nire
senar ohia ere"
www.larazon.es
FRAN DRESCHER | AKTOREA
ahObeRO
Ahate erraldoiarekin
jolasean
Txikitan bainatzeko orduan askok
izan duten ahatetxoan oinarritu-
ta dago originala, behintzat, baden
dutxako gortina hori.
www.nopuedocreer.com
ai, ene!
A
stez aste; oraingoan
haize freskoa : Gan-
dolfi korsikarrak pro-
posatu eta Gre.net
lapurtarrak defendaturik,
Frantziako Asanblada "nazio-
nalean", euskal presoek, etxe-
tik ahalik eta hurbilen "atxi-
kiak" egoteko eskubide dute-
la onartu dute; Lo.pez
bizkaitarrak, hortan ados ego-
nik, gainera, uste du, ezker
abertzalea legeztatu egin behar
dela; "eznahikotasunak" jota
darraite baina, "bada zerbait"
esanda konformatu behar. Ea
euskaldun.ok, "hitzeko jendea"
direla konfirmatzen den.
Atez-ate; 0 zabor filosofiaz,
ni ere ados nago eta nabil;
baina 0 edukinontzi filosofiaz
ulertuta; Izan ere, zaborra,
geurea izanik, ez dugu ezku-
tatu behar auzoko edukinon-
tzietan; produktuen ekoizpen,
salmenta eta kontsumoan
gutxituz hasi eta gero kon-
postatuz edota berziklatuz
baizik; Debagoienan 0
zabor.
Eta; Urumea ibaiak, itsa-
soarekin bat egiten duen
gunean omendu genuen Txi-
llardegi; Victoria Eugenia
antzokian, zutik, Eusko Guda-
riak abestuz; eskerrik asko,
Txillardegi, mundua, bizitza,
gizakia eta bereziki Euskal
Herria eta euskara gure begie-
kin begiratzeko, ezagutzeko
eta maitatzeko, zure betaurre-
koak uzteagatik.
1.aste.
1.ez
bihaRamuna
XABIER
ZUBIZARRETA